wrapper

Oharrak

2016ko errenta aitorpena egiteko kanpaina ate joka ari da Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan, eta Azpeitiko Udalak Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearekin elkarlanean, errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina jarri du abian, aurten ere. Gipuzkoako Foru Aldundiaren datuen arabera, iaz Azpeitian 7.541 errenta aitorpen egin ziren, eta 3.027 egin ziren euskaraz, %40a pasatxo.

Errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpainarekin, herritarrek administrazioarekin dituzten harremanak euskarazkoak izan daitezen bultzatu nahi da. Izan ere, errenta aitorpena euskaraz eginda, administrazioaren euskalduntzea ere bultzatzen da.
Aurten ere, errentaren gaineko aitorpena egiterakoan, zergadunek hainbat bide dituzte euskaraz egiteko, eta modu errazean gainera: lehen urratsetik zein hizkuntzatan egin nahi duten aukera dezakete, eta euskaraz egiteko ez dago aparteko zailtasunik.

Administrazioa euskalduntzeko duen eraginagatik, euskararen normalizaziorako bidean udalerri euskaldunak egiten ari diren beste urrats bat da errenta aitorpena ahalik eta herritar gehienek euskaraz egitea. Urratsa sendoa izan dadin, ordea, herritarren babesa eta parte-hartzea beharrezkoa da, eta hautu horretan eragin nahi du aurtengo kanpainak, euskarak dagokion lekua izan dezan administrazio publikoan ere.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information