wrapper

Oharrak

Aste Santuan Azpeitia ezagutzeko aukera berri bat gehiago izango da: tren turistikoa. Ostegunetik igandera artean Loiola eta Azpeitiko Alde Zaharra lotuko ditu, goiz eta rratsaldez. Trenean bertan, gainera, Azpeitiaren ondarearen eta historiaren inguruko pasarteak entzuteko eta galdetzeko aukera izango dute parte hartzaileek. 

Ordutegi zabala

Apirilaren 13, 14, 15 eta 16an, goiz eta arratsaldez ibiliko da bueltaka. Bi geltoki izango ditu Perez Arregi plazan eta Loiolako basilika aurrea. Perez Arregi plazatik 11:00, 12:00, 13:00, 16:00, 17:00, 18:00 eta 19:00etan irtengo du. Loiolako basilika aurrean, berriz, 11:30, 12:30, 13:30, 16:30, 17:30, 18:30 eta 19:30etan hartu ahal izango da.  

Txartelak trenean bertan erosi beharko dira eta euro bateko prezioa izango du. Erosten den egunean nahi adina aldiz erabili ahal izango da trena. Ibilbidean, lau geldialdi egingo ditu. Perez Arregi plazan, plazan, Igarako errotan eta Loiolako Basilikan. 

Ondarea ikusgai

Egun horietan, egunero 12:00etan Igarako errota abian jarriko da, hala nahi duenak bere funtzionamendua ikus dezan. Horretaz gain, turistek Madalenako ospitalea eta parrokia egun horietan ere bisitatzeko modua zehazten ari da. 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information