wrapper

Oharrak

Antzinako lurrun trenak Azpeitiko erdigunean dagoen Burdinbidearen Euskal Museotik Lasaoko geltokirainoko irteerak eskaintzen ditu. Guztira, 5 kilometroko bidaia egiten du trenak paisaia ikusgarriak zeharkatuz. Aste Santurako eskaintza ere prestatu du museoak, hala apirilaren 13tik 17ra, biak barne, bi joan-etorri egingo ditu egunero. Goizetan 12:00etan irtengo da eta arratsaldeetan 17:30ean.

Burdinbidearen Euskal Museoa, berriz, Aste Santuko egunetan eta Pazko Asteko astelehenean, apirilaren 17an, zabalik izango da 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era. 

Aste Santua pasatuta, lurrun trenaren ohiko zerbitzuarekin jarraituko dute azaroaren 1era arte. Zapatuetan 12:30ean eta 18:00etan egingo ditu joan-etorriak, eta igande eta jai egunetan 12:30ean. 

MUSEOA

Burdinbidearen Euskal Museoak, mota askotako ibilgailuak biltzen baititu: lurrunezko tren-makinak, diesel motordunak nahiz elektrikoak; tren automotorrak, eta askotariko bagoiak.

Horrez gain, Euskal Herriko makina-erremintaren esparruko bildumarik aberatsenetakoa eskaintzen du museoak, Urolako Trenbidearen lantegi mekaniko zaharraren bidez. 1925ean inauguratu zen bezalaxe gordetzen da gaur egun instalazioa; bertan dagoen motor elektriko zaharrak 16 makina jartzen ditu martxan, txirrika, uhal eta barra kolektore ugariko sistema konplexu baten bidez.

Elektrizitatearen transformaziorako zentral zaharraren instalazio harrigarriek, merkurio-lurrunaren bidez artezteko jatorrizko ekipoak gorde dituztenek, aurreko mendeko teknologia modernoena islatzen dute.
Azpeitiko geltoki zaharreko eraikin nagusiaren lehenengo solairuan, XIX. mendearen amaieratik AVEren sorrera arte tren-langileek erabili izan dituzten uniformeen erakusketa aparta dugu ikusgai. Bigarren solairuan, tren-geltokietako ordularien erakusketa aurkituko dugu, munduko onenetakoa, eta denboran zeharreko bidaia batean murgilaraziko gait



Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information