wrapper

Apirilaren 1ean egingo da aurtengo Azkoitia-Azpeitia proba. Zailtasun guztien gainetik proba "handia" aurkeztu dute gaurko prentsaurrean. Aurten 24. edizioa izango da, eta aldaketa nagusi eta esanguratsua ibilbidea izango da, aurreko urteetakoen desberdina izango delako.

Azpeitiko Udala bere sorreratik izan da lasterketa horren ondoan, eta aurten ere ez du huts gin nahi izan; bertan izan da Estitxu Elduaien kirolatako batzordeburua: "Lorpen handia da 24 ediziotara iristea. Aurten ere, zailtasunak zailtasun proba ikaragarria antolatu duzue, eta eskertu nahi dizuegu egiten duzuen lan boluntario guztia". Elduaienek karreraren bi filosofiekin bat egiten duela Udalak azpimarratu du: "Diegok nahi izan zuen bezala eliteko lasterkariekin, baina lasterketa herrikoia egitearen filosofia hori geure egiten dugu; eta mailez gain genero berdintasuna bermatzeko helburuan ere bat egiten dugu". Bide horretan, laguntza eta babesaz gain, Azpeitiko Udalak lasterketari bi ekarpen egingo dizkiola aurten ere jakinarazi du. Alde batetik, azken urteotan egin bezala ludoteka zerbitzua eskainiko da, haurrak ez daitezen izan lasterketan parte ez hartzeko aitzakia. Eta beste aldetik, maratoi erdian eta lasterketa motzean parte hartzen duten azpeitiarren artean afari bana zozkatuko da, parte hartzea saritu eta sustatzeko helburuarekin.

Informazio gehiago.