wrapper

 

Otsailaren 25ean, haur eta gaztetxoen hezitzaile lanetan aritzen diren gizonezkoentzako 3 orduko tailerra egingo da Udalak antolatuta. Helburua da Azpeitiko haur eta gazteen hezitzaile aritzen diren gizonak bildu eta gaia lantzea.

Asko dira, haur eta gazteekin aisialdian aritzen diren hezitzaileak, kirolean, aisialdiko taldeetan, bertsolaritzan eta beste hainbat jardueratan, eta horien ekarpena garrantzitsua da haur eta gazteen bizitzan, haien harremanetan eta bizimoduan eragina dute, batzuen erreferente dira, egoera zailetan babesa eskaintzen diete...

3 orduko saio horretan, gizon izateko erreferenteez hitz egingo da, gizon izateko bakoitzak duen ikuskeraz, jasotako ereduez, eta noski, gure haur eta gazteei helarazi nahi zaizkien eredu eta jarrerez.

TOKIA; Azpeitiko gaztelekua
ORDUTEGIA: 10:00-13:00 (5€)
IZEN EMATE AZKEN EGUNA: Otsailak 22
NOLA: GIB / 943157160 deituz / Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. mezua bidaliz