wrapper

Urtea bukatzear da eta Azpeitiko Udalaren Gazteria Saila hasi da hurrengo urtera begira, ekintzak zehazten. Bide horretan, datorren urtarrilean abian jarriko da sukaldaritza makrobiotikoko ikastaroa. Ikastaro hori sukaldaritza makrobiotikoan hasiberriak direnei zuzendutakoa izango da eta lau astearte arratsaldetan egingo da Azpeitiko Gaztelekuan. Datak honako hauek izango dira: urtarrilaren 17a, 24a eta 31 eta otsailaren 7a.

Izen-ematea Gabon oporren ondoren irekiko da; urtarrilaren 9tik aurrera.