wrapper

Oharrak

Behar larrietarako eta kontribuzioa ordaintzen laguntzeko diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik dago jada

Behar larrietarako eta kontribuzioa ordaintzen laguntzeko diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik dago jada

Herritarren ongizatea eta babes soziala helburu, Azpeitiko Udalak 136.000 euro bideratuko ditu aurten ere diru-laguntzatan.

Gehiago irakurri
Sortzaile berriak bultzatu eta balorean jarriko dituen proiektua, 'Arkupehotsak' abian da

Sortzaile berriak bultzatu eta balorean jarriko dituen proiektua, 'Arkupehotsak' abian da

Josu Labaka eta Ainara Larrañaga zinegotziek eskerrak eman nahi izan dizkiote Kulturaz kooperatibari, bai kultur Mahaiari ekimen honengatik. "Azkenengo urteetan Azpeitian plaza eskaini diogu sortzen ari denari eta diziplina ezberdinen orekak zaintzen saiatzen ari gara. Ekimen polita da herriko, eskualdeko eta Euskal Herri mailako musikarientzako. Ekarpen hau ere askoren arteko elkarlanari esker da. Udalaren lana baliabideak eskaintzea eta eskura jartzea da, garbi dugulako kultura herritik eta herritarrek egin behar dutela", azaldu du Labakak. 

Larrañagak proiektu interesgarria dela azpimarratu nahi izan du: "Batez ere gazteek pausoa emateko garairako. Beti esaten da gazteak etorkizuna garela, baina gazteak oraina gara. Asko dugu esateko eta musika izan daiteke bide bat horretarako. Gure partetik proiektuak aurkeztera animatu nahi dugu jendea; hasi gabe daudenak proiektua egiten hastera; sortzera".

Gehiago irakurri
Erronka sozioekonomikoak gertutik ezagutu dituzte ikasleek 'Elkarrekin eraikitzen' proiektuaren bidez

Erronka sozioekonomikoak gertutik ezagutu dituzte ikasleek 'Elkarrekin eraikitzen' proiektuaren bidez

Elkarrekin Eraikitzen 2016-17 proiektuaren bukaerako ekitaldia ospatu da gaur, osteguna, Azpeitiko udaletxean. Ekitaldiaren sarreran Eneko Etxeberria alkateak ikasleei ongietorria eman egindako lanagatik zorionak emateaz gain, proiektu honen onurak ere aipatu ditu: "Proiektu hau gure herriko industria egoera larrian zegoela jarri genuen, etaibilbideak erakusten du asmatu genuela. Ikasleek enpresak gertutik ezagutzeko balio dute; egoera sozioekonomikora gerturatzeko, eta enpresek ikasleak ezagutu eta ikasleek enpresak ezagutzeko", azaldu du. Enpresen berri izan behar dela gaineratu du: Beraien beharrak zein diren aztertu behar dira ikusiko zenuten bezala etorkizuneko erronkei aurre egiteko, baina enpresek zuei etorkizunean lan duin bat eskaintzeko konpromisoa ere hartu behar dute", gaineratu du.

Gehiago irakurri
Urolako garaian garaiko zaporeez gozatzeko turismo gastronomikorako eskaintza

Urolako garaian garaiko zaporeez gozatzeko turismo gastronomikorako eskaintza

Bertako produktuak eta garaian garaikoak erabiliz turismo gastronomikoa sustatzeko 'Urola gustagarri' ekimena abian da azken urteotan.

Gehiago irakurri
'Naizena naizela, maitatua' izateko eskubidea aldarrikatu dute ehundaka ikaslek eta Udalak homofobia, lesfobia eta transfobiaren aurkako egunean

'Naizena naizela, maitatua' izateko eskubidea aldarrikatu dute ehundaka ikaslek eta Udalak homofobia, lesfobia eta transfobiaren aurkako egunean

Eskuak altxatuta, oihuka horixe aldarrikatu nahi izan dute ekimanaren bukaeran: ezberdinak izanagatik, bakoitza den bezala maitatua izatea aldarrikatu dute gaur goizean ikastetxeetako ikasleek, Udal ordezkariekin batera plazan. Maiatzaren 17a Homofobiaren eta Transfobiaren Aurkako Munduko Eguna da, eta data hori aprobetxatuz plazara atera nahi izan dute aldarria. 

Gehiago irakurri
Herritarrak protagonista eta euskara erdigunean jarrita, 'Azpeitibizi' turismo biziaren aldeko apostua

Herritarrak protagonista eta euskara erdigunean jarrita, 'Azpeitibizi' turismo biziaren aldeko apostua

Azken urteotan indar berezia egiten ari da Azpeitiko Udala herrira bisitari eta turistak erakartzeko. Horretarako ondoko herri zein eragileekin eskaintza ezberdinak egiten ditu. Baina azken urte honetan bere ibilbide propioa egin eta gidatzeko erabakia hartua du. Eta bide horretan, eredu propio bat sortzeko ausardia izan du. Horren adibide dira gaur aurkeztu berri dituen www.azpeitibizi.eus webgunea eta eta mugikorrerako prestatutako APP-a.

Gehiago irakurri
Sorkuntza Beka abian da; ekainaren 3ra arte izango da proiektuak aurkezteko epea

Sorkuntza Beka abian da; ekainaren 3ra arte izango da proiektuak aurkezteko epea

Azpeitiko Udalak iaz jarri zuen abian Kultur Mahaiarekin elkarlanean sortzaile berriak bultzatzeko 'Sorkuntza Beka'. Aurtengo deialdia ere abian da, eta ekainaren 3ra arte aukez ditzakete sortzaile berriek beren proiektuak.

Gehiago irakurri
Eskolaz kanpoko ikastaroetarako, formaziorako eta GKEetara laguntzera joateko bekak abian dira

Eskolaz kanpoko ikastaroetarako, formaziorako eta GKEetara laguntzera joateko bekak abian dira

3 eta 18 urte bitarteko haur eta gaztetxoen eskolaz kanpoko ekintzetarako, 25 urtetik gorako herritarrek formatzen jarrai dezaten eta Gobernun Kanpoko Erakundeen bidez lanera joan nahi duten herritarrentzako Azpeitiko Udalak abian dituen hiru diru-laguntza lineen deialdien berri eman dute gaur Estitxu Elduaien Gizarte Zerbitzuetako Batzordeburuan eta Leire Goenaga Hezkuntzako Batzordeburuak. 

Gehiago irakurri
Balore komunetan oinarritutako Herri Hezitzaile filosofiaren baitako jardunaldia egingo da maiatzaren 6an

Balore komunetan oinarritutako Herri Hezitzaile filosofiaren baitako jardunaldia egingo da maiatzaren 6an

Azpeitian badira Herri Hezitzaile filosofiarekin bat egiten duten hamaika proiektu, eta horiek ezagutarazi eta Azpeitian balore komunetatik abiatuta Herri Hezitzaile proiektua abian jarri eta elkarlanean garatzen hasteko abiapuntua jarri nahi da maiatzaren 6ko jardunaldiekin. Izen ematea debalde bada ere, maiatzaren 4ra arte Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera idatzi edo 943 15 71 60 telefonora deitu behar dute parte hartu nahi dutenek. 

Gehiago irakurri
Egin errenta aitorpena euskaraz

Egin errenta aitorpena euskaraz

2016ko errenta aitorpena egiteko kanpaina ate joka ari da Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan, eta Azpeitiko Udalak Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearekin elkarlanean, errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina jarri du abian, aurten ere. Gipuzkoako Foru Aldundiaren datuen arabera, iaz Azpeitian 7.541 errenta aitorpen egin ziren, eta 3.027 egin ziren euskaraz, %40a pasatxo.

Gehiago irakurri

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information