wrapper

Oharrak

Auzo eta Bazterrak

Azpeitiko hirigunetik aparte, auzo eta bazter ugari daude herrian. Bizigune berezituak, bakoitzak du bere izaera eta inguru propioa. Azpeitiari kolore aniztasuna eta ugaritasuna ematen dioten auzo eta bazterrak dira.

ARATZ ERREKA

aratz_errekatx.jpg

Txiki bezain xarmanta, Urrestillatik aurrera bidea amaitzen den gune lasaia da Aratz Erreka. Eliza, frontoia, eta tabernak osatzen dute erdi gunea, baina inguruetako baserriak ugariak dira. 144 biztanleko txokoa, Urrestilla eta Aratz Erreka batzen dituen 4 km-ko bidea oso estimatua da pasio lasaiak egiteko, bai eta korrika nahiz bizikletan ibiltzeko ere.

 

 

 

MATXINBENTA

matxinbentatx.jpg

Beasain eta Azpeitiak erdi banatzen duen bazter honek xarma berezia du. Erdia besaindarra da eta beste erdia Azpeitiarra. Eliza eta frontoiaz gain, bertako jatetxea ere oso estimatua da lasaitasun bila dabiltzanentzat. Otargintza eta erremontearekin lotzen dute askok.

 

 

 

NUARBE

nuarbe.jpg

Sokatira taldeak egin zuen ezagun Nuarbe Euskal Herrian, baina bertatik ezagutzen dutenek badakite hori baino zerbait gehiago ere badela. Erdigune bereziarekin, bizigune lasaia da txoko hau. 37 biztanle bizi dira bertan, baina urtegiaren bueltan egin berri duten ibilbideak jende asko  erakarri du gainera, urtegiaren bueltan prestatutako 8,5 kilometroko ibilbideak naturarekin eta bere isiltasunarekin harremanetan lasai ibiltzeko aukera eskaintzen baitu.

 

 

OÑATZ

oinatztxona.jpg

Natura zaleentzat txoko paregabea da Oñatz. Bertarako bidean ibiltari ugari ibiltzen dira baserrien eta belardien artean ibilaldi lasai eta patxadatsuak egiten. 40 baserritik gora daude Oñatzen, eta 187 biztanle bizi dira euretan.

 

 

 

URRESTILLA

urrestilla.jpg334 biztanlerekin, jende gehien bizi den txokoa da. Azken urteetan hazkunde nabarmena izan du, eta horren ondorioz, hobetu egin dira bere azpiegiturak ere: osasun zentrua, adinekoen zentrua... Txikuri frontoia, gezurtokia, Olajango etxea eta zubigaina dira bertako gune kuttunenak, Elizarekin batera. Erdigunetik kanpo, baserri eta etxe ugari ere badaude Azpeititik bost kilometrora dagoen bizigunean.

 

 

ELOSIAGA 

elosiya-tx.jpg
Azpeititik Tolosara bidean, Urraki magalean aurkitzen da Elosiaga auzoa. Bertan dago herriko sagardotegi bakarra, eliza eta frontoitik gertu. Natura zaleentzat toki egokia da Elosiaga, baserritik baserrirako bideetan dauden belardietan ibilbide politak daudelako.

 

 

LASAO

lasaotx.jpg

Azpeititik Zestoara bidean, izaera propioko txokoa da Lasao. Erdigune txiki bezain lasaia du berdegunez inguratutakoa toki honek, eta baserri ugari ditu ingurunean ere. Lasaitasun eta bake bila dabilena gustura ibiliko da Lasaoko bazterretan.

 

 

 

LANDETA

landeta_tx.jpg

Azpeitiko industria gune zaharrenean kokatuta, Landeta elizarik ez duen auzo bakarra dela diote landetarrek. Enpresez gain, taberna eta erretegi ugari pilatzen dira landetan, mugimendu handiko toki bihurtuz.

 

 

 

LOIOLA

loiola5_tx.png

Basilika eta gainerako monumentu historikoz gain, zelaiz eta ibilbide patxadatsuz betetako txokoa da Loiola. Baserri askoren kokagune, Azkoitirako bidean ibiltari ugari ibiltzen da egunero, eta baita Sistiaga errekaren ondotik doan bide baketsuan ere. Azpeitiko auzorik ezagunetakoa izan arren, bertako txoko ikusgarri asko ezezagunak dira askota kanpotik datozenentzat.

 

 

 

EIZAGIRRE

eizagirre.jpg

 Urraki magaletik abiatuta, baserriz betetako txokoa da Eizagirre. Erdigune txikia izanagatik, bera osatzen duten lursail berdeek azalera handia ematen diote bazter honi. 132 biztanlerekin, Azpeitiko auzorik zabalenetarikoa da.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information