wrapper

Jon Braun txontxongillo ikuskizuna

Kategoria
Kultura
Data
2018/09/30 16:30
Lekua
Soreasu
Archivos adjuntos

Txotxongilo ikuskizun eder honek 'maitasunak ematen duen adorea' erakusten du, "western itxuran koloreztatuta eta kantatuta, abenturaz, umorez eta emozioz jantzita".
SINOPSIA

Indio txikien herrian zoriona eta poza dira nagusi. Baina, bat-batean, Jon Braun txikia eta bere arreba Malintxe banatuko dituzte. Urrunean, Malintxe ausartak ez ditu bere neba eta herrixka ahaztuko. Jon Braunek bere arrebaren bila abiatzea erabakiko du. Zoritxarren aurrean maitasunak ematen digun ausardiari buruzko istorio zirraragarria.

Zergatik JON BRAUN?

Atzo eta gaur, umeek zoritxarreko garaietan bizi dituzten egoerak apalki taularatu nahi izan ditugu. Istorio hau txikienei kontatzeko, Imanol Urbietaren pertsonaian oinarrituta, ipuin bat asmatu dugu, betiere, estetika zaindu bat eskainiz, western itxuran koloreztatuta eta kantatuta, abenturaz, umorez eta emozioz jantzita. Baina batez ere, zoritxarren aurrean maitasunak ematen digun adorea islatu nahi izan dugu.

JON BRAUNek munduko Jon Braun txiki guztiak hurbildu nahi dizkigu aretoko eserlekuetara.