wrapper

Oharrak

Sanixidro festak

Kategoria
Kultura
Data
2018 05 12 09:30

SANIXIDRUEK 2018 “ATXUR FESTIE” ARATZ-ERREKAN

9:30 Suziriak, oraindik lozorroan daudenak espabilatzen hasteko
10:00 Mendi Buelta: Izazpi- Paotxeta-Samiño. Jendearen sasoia proban jartzeko. Buleta ondoren salda eta haragi egosia izango da
15:30 ATXURRAREN IGOERA ETA TXUPINAZOA, festeei hasiera emateko
16:30 Zezen Jolasak: frontoian LOPENENen zezenekin zezen jolas ezberdin batzuk egingo dira inguratzen den eta gogoa duen edozeinek parte hartzeko
18:00 Atxur festie: Umeentzako prestatutako joko ezberdinak egongo dira
- Atxurrin altxor bile: etxe aurreko soun nahi duenarentzat nahiko atxur izango da zulaketan hasi eta altxor ezberdinak ateratzeko aukerarekin.
- Atxur kerten jaurtiketie
- Sokatira, artaaburu zuritzie eta lokotx bilketa eta abar
- Mokadutxo bat izango da datozenentzat
19:30 Trikipoteoa, festak goian jarrai dezan
21:00 AUZO AFARIA, auzora datorren gaztejendean ambientean jarraitzeko parada ederra
Menua: entsalada, txuleta eta postrie. Edariak: sagardo txotxa eta ardue. Kafie eta patxaran edo hierbas. Arratsaldea, afaria eta afalondoa alaituz Xabier Etxaniz eta Eneko “Antxumarri”soinujoleak izango dira eta “Katxo” bere ikasleekin alboka eta panderoarekin jendearen gozamenarako eta dantza gosea asetzeko zapatak urratu arte.

01:00 Lehiaketa Xelebrea: Urteroko ohiturari jarraituz 3 arraultza egosi nork azkarrago jan. Irensten lagutnzeko nahi den edaria izango da. Saria: 30€ eta dozena arraultza

03:00 BARATZURI-ZOPA: nekeari aurre egiteko jatea izan ohi da onena eta segi jaten

 
 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information