JA slide show
  • Narrow screen resolution
  • Wide screen resolution
  • Decrease font size
  • Default font size
  • Increase font size

banerra
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako mahaiak osatzeko zozketa astelehenean egingo da
2016/08/26, Ostirala - 08:32

Irailaren 25ean egingo dira Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak eta egun horretan, mahaietan egon behar duten herritarren zozketa burutzeko ez-ohiko Udalbatza egingo du Udalak astelehenean. Hitzordua abuztuak 29an, astelehenean, izango da 10:00etan.

 
Hasi dira azoka plazako beheko solairua egokitzeko obrak
2016/08/24, Asteazkena - 08:59

azokaplaza

Azoka-plazaren beheko solairuaren kanpo hormak eraberritu eta suteei eta irisgarritasunari dagokion araudira egokitzeko oinarrizko proiektuaren obrak hasi berri dira. Azoka plaza erabat berrituta uzteko azken obrak izango dira beheko solairuakoak. Hasiera batean ekainean hastekoak baziren ere, obren hasiera saninazio festen ondorenera atzeratzea erabaki zuten Udalak eta lehiaketa publikoa irabazi ostean obrak egingo dituen Altuna y Uria enpresak.

Obrek sei-zortzi hilabeteko iraupena izango dute, eta azoka plaza sute eta irisgarritasun arauetara egokituta eta txukunduta egongo da. Obren inguruko xehetasunak azaltzeko uztailean hainbat bilera egin zituen Udalak plazako bizilagunekin eta merkatariekin eta asteartetako baserritarren azokan parte hartzen dutenekin.

Gehiago irakurri...
 
EAEko Auzitegi Nagusiak Espainiako bandera jartzera behartu du Azpeitiko Udala
2016/08/23, Asteartea - 12:30

Bost urteko epaiaren ostean eta hainbat helegite jarri eta gero, Azpeitiko udaletxean Espainiako bandera jartzearen inguruko sententzia irmoa jaso du Azpeitiko Udalak, eta derrigorrean bandera hori jarri egin behar izan du fatxada nagusian. Izan ere, sententziak argi jasotzen du: Espainiako bandera jarri ezean, isun esanguratsua jasoko du Udalak, eta horrez gain, alkatea inhabilitatuko dute.

Horregatik, eta bere borondatearen aurka, beste lau banderarekin batera jarri du Udalak Espainiakoa: Azpeitiko bandera, Gipuzkoakoa, Ikurriña eta Europakoarekin batera.

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

orrialdea: 1 / 513

Agenda

<<  Abuztua 2016  >>
 As  As  As  Os  Os  La  Ig 
  1  2  3  4  5  6  7
  8  91011121314
15161718192021
22232425262728
293031    

Egin zure ekarpena


botoia180


opendata-logo

opendata-logo

Plan-estrategikoa2025-web

agiriak-jaitsi

plaxeuskaraz

azpeitia-ezagutzen-liburua-txikia

Azpetiko-idazleak

Antxieta-liburua



Enparantza Nagusia, 5 - Tel: 943 15 72 00 - 20730 Azpeitia (Gipuzkoa) - www.azpeitia.net


Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut